238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2023rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalak osoko bilkuran eta aho batez erabaki du:

1.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–% 0,19ko karga-tasa ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gainean.

–% 1,15eko karga-tasa aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.

–% 3,50eko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.

–% 10,00eko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarrin, 2022ko azaroaren 15ean.–Alkatea, José María Odériz Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2215244