238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Cortesko Udalak, 2022ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz, enkante publikoan jartzen ditu, ahozko posturen prozeduraren bidez, herri-larreetako lote honetako belarrak:

–Herri-larreetako 1. lotea, 1.783,29 erregukoa. Urteko kanona: 4,502 euro erreguko, hots, 8.028,37 euro urtean, zergak kanpo.

Enkantea eginen da Cortesko udaletxeko bilkura aretoan, 2022ko abenduaren 19an, astelehena, goizeko 11:30ean.

Larre-lotearen aprobetxamendua gauzatzeko epea da 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartekoa.

Cortesko Udalaren gardentasun atarian daude argitaraturik enkantearen baldintzak eta eskabideak aurkezteko eranskinak (aurkezteko epea bukatzen da 2022ko abenduaren 16an, 13:00etan). Hona hemen esteka:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/d6b62ce7-6632-44d3-85dc-0eeed893bfec/

Cortesen, 2022ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2215234