238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2022ko azaroaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, legez eskatutako gehiengoa zuela, ordenantza bat, arautzen dituena, Gazteluberrin, herri-lurretako bazkalekuetako larreen aprobetxamenduak.

Jendaurrean jartzen da, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), herritarrek eta interes legitimoa dutenek aukera izan dezaten, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezteko.

Gazteluberriko herri-lurretako bazkalekuetako larreak egokituko dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IV. tituluko II. kapitulura (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), bai eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 186. artikulura eta hurrengoetara eta horiekin bat datozen arauetara ere.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazteluberrin, 2022ko azaroaren 17an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2215409