238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanten bideokamerak instalatzeko eta erabiltzeko baimena

Cascanteko Udalak, alkatetzaren ebazpen batzuen bidez (2018ko apirilaren 24koa, 2019ko ekainaren 7koa, 2020ko uztailaren 29koa, 2021eko martxoaren 22koa eta 2022ko azaroaren 8koa), baimena eman du irudiak erreproduzitzeko gaitasuna duten bideokamerak instalatzeko eta erabiltzeko, trafikoaren kontrol, zaintza eta diziplinarako. Hori guztia, bat etorriz apirilaren 16ko 596/1999 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrarekin; errege dekretu horren bidez onetsi zen Segurtasun Indar eta Kidegoek eremu publikoetan bideokamerak erabiltzeari buruzko abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoa garatu eta betearazteko Erregelamendua. Hona hemen kokalekuak:

Udaletxeko fatxadak.

Foruen Plaza 1 eta 5.

Obispo Soldevilla plaza 5-A, 7 eta 9.

Konstituzio etorbidea 9.

San Juan kalea z.g. (Skate parkea).

Victoria kalea 1.

Concepción Ximénez kalea 41.

Romero kalea 8 eta 20.

Sánchez plaza 4.

Vicente Tutor kalea 1 eta 7.

San Pedro kalea 3.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, aipatu apirilaren 16ko 596/1999 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean xedatutakoa bete dadin.

Cascanten, 2022ko azaroaren 16n.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2215361