238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3033/2022 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen baita 340/2022 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Daniel Colio Salas jaunak jarri zuen, 29123443S NANaren titularraren izenean eta hura ordezkatuz, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren irailaren 1eko 193E/2022 Foru Aginduaren aurka. Foru Agindu horren bidez ezetsi egin zen 29123443S NANaren titularrak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 1039/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpenaren horren bidez deialdi hau onetsi zen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Nafarroako foruzain-agente lehenen berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Daniel Colio Salas jaunak, 29123443S NANaren titularraren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren irailaren 1eko 193E/2022 Foru Aginduaren aurka. Foru Agindu horren bidez ezetsi egin zen 29123443S NANaren titularrak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 1039/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpenaren horren bidez deialdi hau onetsi zen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Nafarroako foruzain-agente lehenen berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 340/2022 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Daniel Colio Salas jaunak jarri du, 29123443S NANaren titularraren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Daniel Colio Salas jaunari, 29123443S NANaren titularraren izenean eta hura ordezkatuz aritu baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2215581