238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Belarki-laboreen irin-instalazioa. Aldaketa funtsezkoa

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: AN Sozietate kooperatiboa.

Jarduera: belarki-laboreen irin-instalazioa.

Tokia: 1213. poligonoko 9. lurzatia, Caparroson.

Caparroson, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2215295