238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, 2023ko prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea 2023ko ekitaldian aplikatzekoak diren tasa eta prezio publikoetan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2022ko azaroaren 18an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2215486