238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2022ko urriaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Ordenantza horrek arautuko ditu Udalak familia behartsuei ematen dizkien eta gizarte-zerbitzuak kudeatzen dituzten laguntzak.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta hurrengoekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barasoainen, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2215501