238. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2023. urteko karga-tasak

Araizko Udalak, 2022ko azaroaren 7an egin bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–2023. urteko karga-tasak:

1.1. Lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa: % 0,25.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: % 3,5.

1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea; 1,13.

1.4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: % 20koa, alegia.

2.–Erabaki honek 2023. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Araitzen, 2022ko azaroaren 7an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2215496