237. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 2ko Erabakia, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, lanpostu hutsak betetzeko oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

Atarrabiako Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan); 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an.

Lan publikoaren eskaintza hori aldatu egin zen geroago, Udalak 2022ko irailaren 27an egindako osoko bilkuran harturiko erabaki baten bidez. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean.

Osoko Bilkuraren 2022ko irailaren 27ko Erabakiaren bidez, toki erakunde hau partez atxiki zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Horiek horrela, eta apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak baliatuz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea); eskumen horiek Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu baitzitzaizkion, Alkatetzaren 2019ko uztailaren 4ko 496/2019 Ebazpenaren bidez,

ERABAKITZEN DU:

1. Onestea deialdi bat eta haren oinarriak, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean,

2. Deialdiaren oinarriak eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Atarrabian, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak, aipatutako eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, betiere betez lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak, eta oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, honako arau hauen babesean: abenduaren 28ko 20/2021 Legea eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legea (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Honako hauek dira deialdiaren xede diren lanpostuak:

–Garbitzailea.

–Zerbitzu anitzetako ofiziala.

–Haur hezitzailea.

–Kale-garbiketako gidaria.

–Administrari-ofiziala (Idazkaritza eta Hirigintza).

1.3. Deialdi honen bidez izendatzen diren edo kontratatzen diren izangaiak beteko dituzte beren lanpostuari dagozkion eginkizunak, eta izanen dituzte lanpostuari dagozkion eskubideak eta betebeharrak, hots, ezarrita daudenak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta sailkatuta geldituko dira ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan, foru lege horretan ezarritako mailen artetik.

1.4. Lanpostuak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta lanpostuen erreserbarik ere desgaitasuna dutenentzat edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Izatea Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Edukitzea I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den euskararen eskakizuna edo beste hizkuntza batzuen hizkuntza-eskakizuna, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Euskarari dagokionez, dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, maila-probak egitearen ondoriozkoak, aplikatuta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Orobat, maila-proba horiek egin daitezke Udalak eskatuta, ikusirik 20/2021 Legeak ekarritako egonkortze prozesuaren onespena. Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak. Nolanahi ere, izangaiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera, adierazitako probetara aurkezteko konpromisoa aurkeztu beharko du.

g) Ezin izanen dute parte hartu deialdia egin duen toki erakundean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

h) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f. oinarrian ezarritakoa.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, Atarrabiako Udalaren atarian dagoen deialdiaren web fitxaren bidez (ezaugarrien taulan zehazten da non).

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko hautapen prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 21,05 euro da, izena ematen den lanpostu bakoitzerako.

Tasa ordainduko da eskabidea formalizatzen den unean, ordainketa telematikoko sistema seguru bat erabiliz. Kontu honetan egin beharko da diru-sarrera: ES70 3008 0069 1926 2997 4524.

Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.4.1. Eskabideak aurkeztean, izangaiek telematikoki aurkeztu beharko dute tasak ordaindu izanaren frogagiria.

4.4.2. Desgaitasun maila bat izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia izendatuko da behin deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da Atarrabiako Udalaren atarian egonen den deialdiaren web fitxan. Deialdiaren ezaugarrien taulan dago zehaztua non.

5.2. Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa izan beharko du, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukatuta, onetsiko da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan argitaratzeko.

6.2. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, ezaugarrien taulan zehazten den Interneteko helbidean.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan (ezaugarrien taulan zehazten da non).

6.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Oposizio-lehiaketa prozeduraren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, test motako proba bat eginen da, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzez eta gaitasunez.

b) Merezimenduen balorazioko fase edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren puntu honen hirugarren atalean dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldia: 60 puntu.

7.2.1. Oposizioaldia baztertzailea izanen da. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira.

7.2.2. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztuko dira proben ezaugarriak eta edukia.

7.2.3. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira probak egiteko eguna, tokia eta ordua.

7.2.4. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.2.5. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean halakorik eskatu badute.

7.2.6. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.2.7. Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten III. eranskinaren araberako autobalorazio inprimakia, behar bezala betea, eta merezimenduak justifikatzeko agirien kopiak, inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak baldin badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.3. Lehiaketaldia: 40 puntu.

7.3.1. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 28 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 28 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Atarrabiako Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 2,5 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Atarrabiako Udalean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,86 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2.–Gehienez ere 28 puntu emanen dira a) atal honetan.

3.–Zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5.–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6.–Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 12 puntu.

b.1) Atarrabiako Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdi honen xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 3,2 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean, ezaugarrien taulan adierazten den lanpostuetan: 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

b.3) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera euskara jakitea nahitaezkoa ez denean lanpostuan aritzeko, eta ezaugarrien taulan merezimendu gisa jasotzen denean: gehienez 10 puntu.

Oharrak b3 atalerako:

Gehieneko puntuazioa eskuratuko dute frogatzen dutenek I. eranskineko taulan lanpostu bakoitzerako ezartzen den jakite maila. Jakite maila apalagoa frogatzen dutenei proportzioan baloratuko zaie.

7.3.2. Merezimenduak ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, baldin ez badira zerrendatzen, alegatzen eta frogatzen 7.2.7. oinarrian horretarako ezartzen den epea amaitzen den egunerako; nolanahi ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7.3.1. atalean merezimenduen atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

7.3.3. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioak, Atarrabiako Udalaren atarian egonen den deialdiaren web fitxan (deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non), eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia.

7.3.4. Behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean ebatzi ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak, Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan (deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non).

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan badirau, ebatziko da 7.3.b.1) atalean puntuaziorik handiena duen pertsonaren alde; eta, hor ere berdinketa egonez gero, 7.3.a) atalean puntuaziorik handiena duenaren alde. Horrela ere berdinketa egonez gero, atal horren barnean azpiatal bakoitzean puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da, azpiatal horiek zerrendatuta agertzen diren hurrenkerari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiek eginen duten berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du gainditu dutenen zerrenda, hautapen-prozesuan guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda argitaratuko da Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan (deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non), eta organo eskudunari helaraziko dio, behar diren tramiteak egin ditzan baldintzak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du hautaprobak gainditu ondoren lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten:

a) Deialdiaren ezaugarrien taulan eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Euskararen edo beste hizkuntza ofizial baten hizkuntza eskakizuna duen lanposturen bat eskuratu nahi duten izangaiek aurkeztu beharko dute eskatutako maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera; zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa). Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, maila-probak egitearen ondoriozkoak, aplikatuta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Orobat, maila-proba horiek egin daitezke Udalak eskatuta, ikusirik 20/2021 Legeak ekarritako egonkortze prozesuaren onespena. Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak.

c) Hala dagokionean, ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

8.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren web fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

9.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori argitaratuko da Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

9.2. Atarrabiako Udalaren zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Udalaren atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Atarrabiako Udaleko funtzionario izendatuko dira edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

10.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

10.3. Argitalpenak jakinarazpenaren ondorio berberak izanen ditu, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek galduko dituzte Atarrabiakio Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun izateko eskubide guztiak. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

10.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

11.1. Oposizio-lehiaketa bidez tramitatzen diren egonkortze-prozeduren ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko dira, aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz.

Zerrenda horiek subsidiarioki aplikatuko dira, funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozesu baten ondorioz indarrean dauden kontrataziorako izangaien zerrenden atzetik.

11.2. Onetsiko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda, deialdi honek ekarritako hautapen-prozesuen ondoriozkoa, eta argitaratuko da Atarrabiako Udalaren atariko deialdiaren web fitxan, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, Atarrabiako Udalaren deialdiaren web fitxan argitaratuko dira (ezaugarrien taulan zehazten da non) proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Honako deialdi honen ezaugarrien taula: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurri batzuk ditu hizpide, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

1.–Lanpostuen identifikazioa.

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

PLANTILLA

ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK

BESTELAKO

BALDINTZAK

06 03 02 / 03

Garbitzailea

E

Partziala (erdia)

Ikastetxeak

Eskola-ziurtagiria

Euskara: M AB2 IB1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

06 03 02 / 10

Garbitzailea

E

Partziala (erdia)

Ikastetxeak

Eskola-ziurtagiria

Euskara: M AB2 IB1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

03 08 01 / 01

Zerbitzu anitzetako ofiziala

C

Osoa

Obrak eta Zerbitzuak

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa

Euskara: M AB2 IB1

C gidabaimena

05 02 01 / 08

Haur-hezitzailea

C

Osoa

Amalur haur-eskola

Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulua, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle titulua edo baliokidea

Euskara: M AB2 IB1

Sexu-askatasunaren aurkako delituak

03 05 02 / 01

Kale-garbiketako gidaria

D

Partziala (asteburuak eta jaiegunak)

Obrak eta Zerbitzuak

Eskola graduatuaren titulua edo lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea

Euskara: M AB2 IB1

B gidabaimena

10 08 01 / 01

Administrari-ofiziala (Idazkaritza eta Hirigintza)

C

Osoa

Bulegoak

Batxilergoko titulua edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa

Euskara: M AC1 IB2

Laburdurak:

Hizkuntzak: N, nahitaezkoa; M, merezimendua. A, ahozkoa; I, idatzizkoa. Hizkuntza eskakizunak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoak.

2.–Baldintzak.

Bat etorriz uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin, zeinaren bidez aldatzen baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. Baldintza hori frogatzeko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez, edo, bestela, aurkeztu beharko da erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa.

3.–Oposizioko probak.

Lanpostua: GARBITZAILEA.

Oposizio fasean proba bat eginen da, test motakoa, lanbideko eta administrazioko gai hauei buruz:

–Administrazioko gaiak:

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Profesionala:

1.–Garbiketa prozesu bateko elementuak:

  • Garbiketa, zikinkeria, desinfekzioa eta higienea.
  • Paramentuak, zoruak eta sabaiak estaltzen dituzten materialak: motak, eta eskatzen duten tratamendua.
  • Desugertzeko, kristalizatzeko eta emultsiorako teknikak zoruen garbiketan.
  • Altzariak: motak, eta behar duten tratamendua.
  • Kristalezko azalerak: motak, kristalen ezaugarriak eta zikinkeria motak.
  • Komunen garbitasuna: komunen, osagarrien eta ispiluen higienizazioa eta desinfekzioa.
  • Garbitzeko lanabesak eta/edo erramintak: motak eta erabilerak.
  • Erraz erabiltzen diren aparatu elektromekanikoak: xurgagailuak edo gisakoak
  • Garbiketa produktuak: motak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketak paratzea.
  • Produktu kimikoak garbiketan.

2.–Zoruak, paretak eta sabaiak garbitzeko prozedurak eta teknikak: erratza pasatzea, erratz hezea pasatzea, aspiratzea, fregatzea, hautsa kentzea.

3.–Eraikin eta lokaletako kristalak garbitzeko teknikak: barnetik eta kanpotik garbitzea.

4.–Garbiketa lanaren antolaketa: eginkizunak, denbora eta espazioa.

5.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipoak.

6.–Hondakin eta zaborren sailkako bilketa: sailkapena eta tratamendua.

Lanpostua: ZERBITZU ANITZETAKO OFIZIALA.

Oposizio fasean proba bat eginen da, test motakoa, lanbideko eta administrazioko gai hauei buruz:

–Administrazioko gaiak:

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Profesionala:

1.–Laneko arriskuak prebenitzeko araudia: arriskuak identifikatzea, norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, seinaleztatzea eta balizatzea...

2.–Soldadura teknikak eta erreminten oinarrizko erabilera.

3.–Igeltserotzako teknikak: erremintak; materialak; zolatzea eta alikatatzea, enkofratuak eta murruak zutitzea...

4.–Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzea, magnetotermikoak, diferentzialak...).

5.–Argien zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

6.–Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak.

7.–Eskema elektrikoen eta iturgintzakoen ezagutza.

8.–Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea.

9.–Produktuak eta tresnak biltegiratzea, biltegia kontrolatzea.

10.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak.

11.–Pintura-teknikak, erremintak eta materialak.

12.–Lorezaintzako teknikak (erremintak, inausketa, fitosanitarioen erabilera, sastrakak kentzeko makinaren maneiua, ureztatzeko sistemak).

13.–Atarrabiako geografia, toponimia eta kale-izendegia.

Lanpostua: HAUR-HEZITZAILEA.

Oposizio fasean proba bat eginen da, test motakoa, lanbideko eta administrazioko gai hauei buruz:

–Administrazioko gaiak:

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Lanbidekoak:

1.–Ikastetxearen hezkuntza-proiektua. Amalur Haur Eskolako hezkuntza-proiektua.

2.–Hezitzailearen eginkizuna haur hezkuntzan. Eskumenak, trebetasunak eta jarrerak. Haurraren eta hezitzailearen arteko harreman interaktiboak.

3.–Hezkuntzako esku-hartzearen oinarriak Ikuspuntu globalizatzailea. Ikasketa esanguratsua. Haurrak ezagutza eraikitzea eta hezitzailearen laguntza pedagogikoa.

4.–Behaketa eta esperimentazioan oinarritutako metodologia. Laneko programazioa epe labur eta luzera. Egindako lanaren dokumentazioa.

5.–Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa. Ebaluazioaren eginkizuna. Ebaluazioko estrategiak, teknikak eta tresnak. Behaketa, ebaluazio teknika gisa.

6.–Praktikan oinarritutako ikerketa, haur hezkuntzan Ikerketa, hezkuntza taldea hobetzeko estrategia gisa.

7.–Bilakaera unerik garrantzitsuenak 0-3 urte bitarteko aldian.

8.–Pentsamenduaren konplexutasuna. Garapen kognitiboa eta mugimenduarena, 0-3 urte bitarteko haurrengan.

9.–Psikomotrizitatea eta bere eginkizun globalizatzailea, garapen kognitibo, afektibo eta mugimenduzkoan. Bernard Aucouturier-en hezkuntza-psikomotrizitatea eta André Lapierre-ren psikomotrizitate erlazionala.

10.–Garapen sozio-afektiboa. Nortasunaren garapena: identitatea, autonomia eta autoestimua. Indibiduatzea eta sozializazioa.

11.–Mintzairaren garapena. Adierazpena eta komunikazioa 0-3 urte bitarteko haurrengan. Mintzaira eta pentsamendua. Ulermenaren eta adierazpenaren garapena.

12.–Esku-hartzea familiekin. Familiaren parte hartzea haur eskolaren heziketa zereginetan. Komunikazio eta lankidetza bideak. Bilerak familiekin: helburuak, planifikazioa eta balorazioa. Harrera-denbora.

13.–Autonomia eta osasuna: haurren oinarrizko beharrak. Eskolaren zeregina autonomia pertsonaleko ohiturak hartzeko, elikatzeko, esfinterrak kontrolatzeko, lo egiteko, garbitzeko eta janzteko. Elikadura osasungarria haur eskolan.

14.–Jolasa, haurren garapen orokorrean. Jolas librea. Haur jolasaren garapena. Jolas heuristikoa eta altxorraren saskia. Jolasaren lagungarri diren materialak eta baliabideak. Hezitzailearen egitekoa haurren jolasean. Jolas eremuak eta eskolako jolastokia. Giroak eta proposamenak sortzea.

15.–Espazioa eta denbora antolatzea eta ebaluazioa. Eguneroko erritmo eta ohiturak. Denbora antolatzeko eta banatzeko ereduak: banakako jarduerak eta taldekakoak. Espazioak antolatzea. Txokoak, eta jolaserako eta atsedenerako eremuak.

16.–Emmi Pikler eta mugimendu librea. Reggio Emilia eta Loris Malaguzzi-ren pedagogia.

17.–Hezkidetza haur-eskolan, berdintasuna eta dibertsitatea.

Lanpostua: KALE-GARBIKETAKO GIDARIA.

Oposizio fasean proba bat eginen da, test motakoa, lanbideko eta administrazioko gai hauei buruz:

–Administrazioko gaiak:

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Lanbidekoak:

1.–Garbiketarako oinarrizko elementuak identifikatzea:

  • Hondakin kontzeptua, motak eta tratamendua.
  • Ingurumena eta garapen jasangarria.
  • Hiri-garbitasunaren arloko oinarrizko araudia.
  • Kale-garbiketari buruzko udal araudia (Hiriaren kale-garbiketarako ordenantza, hemen eskuragarri: www.villava.es).
  • Jantzien eta oinetakoen erabilera.
  • Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak, horiek nola aplikatu, nola jardun horiek irentsi edo intoxikatuz gero, etiketak eta segurtasun-fitxa interpretatzea...
  • Laneko arriskuen prebentzioko neurriak aplikatzea eta jarraipena egitea: arriskuak identifikatzea, norbera babesteko ekipamendua erabiltzea, seinaleztatzea eta balizatzea...

2.–Garbiketa-teknikak aplikatzea:

–Erratza eskuz eta mekanikoki pasatzea toki irekietan.

–Urez garbitzea.

–Eremu berezietako garbiketa: edukiontzien ingurunea, ezpondak eta maldak, arekak eta bazterbideak, eskailerak, lurpeko pasabideak, aisialdirako guneak, azoka txikiak, ibaien bazterrak, iturriak, urmaelak...

–Garbiketa, bat-bateko gertaeretan: trafiko-istripua, hildako animaliak kentzea, isuriak, hondakin zorrotzak, elurra eta/edo izotza...

–Hustubideak, hiri-altzariak eta paramentu bertikalak garbitzea.

3.–Garbiketa-ibilgailuak erabiltzea eta horiek garbitzea eta ongi mantentzea:

–Bide-zirkulazioko oinarrizko arauak.

–Garbiketa-ibilgailuak erabiltzea.

–Ibilgailuak garbitzea eta horien mantentze-lanak.

4.–Atarrabiako geografia, toponimia eta kale-izendegia.

Lanpostua: ADMINISTRARI-OFIZIALA (Idazkaritza eta Hirigintza).

Oposizioaldiak proba bakarra izanen du, test motakoa, ondoko gaiei buruzkoa.

–Gai-zerrenda:

1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea.

2.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, zeinaren bidez jorratzen baita Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa.

3.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

5.–2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua: I. titulua: Toki erakundeen korporazioetako kideen estatutua. II. titulua: Toki erakundeen beharrezko antolaketa. III. titulua: Toki erakundeen beharrezko organoen funtzionamendua. IV. titulua: Toki erakundeen antolaketa osagarria. VI. titulua: prozedura eta araubide juridikoa.

6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua: I. kapitulua, errekurtso motak (5.-10 bis artikuluak). II. kapitulua, xedapen orokorrak (11.-21. artikuluak).II. titulua: Udal-zergak (132.-191. artikuluak).

7.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina (35/2002 Foru Legea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa): Atariko titulua. Foru legearen xedea eta helburuak (1.-9. artikuluak). II. titulua. Lurralde eta hirigintza arloko antolamendua. II. kapitulua. Hirigintzako udal-plangintza. Lehen Atala (48.-49. art.). Bigarren Atala (57. eta 58. art.). Hirugarren atala: garatzeko planeamendua (60.-65. art.) eta Laugarren Atala: hirigintza-planen prestaketa, onespena eta ondorioak (66.-74. art.). III. titulua. Lurzoruaren hirigintzako araubidea. I. kapitulua. Xedapen orokorrak (arts. 84 a 87). II. kapitulua. Lurzoruaren sailkapena. (88.-94. art.). V. titulua.–Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina (190.-225. art.).

8.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. V. kapitulua: Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak. (38.-52. art.). III. titulua, Diziplina. eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea (68.-97. art.). IV. titulua. Jarduera sailkaturako lizentzia (45.-64. art.). VI. titulua, Ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea (77.-81. art.).

9.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. III. kapitulua, Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. V. kapitulua, Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

10.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

11.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, hizpide dituena Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona. III. titulua, II. kapitulua: informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura (34.-44. artikuluak).

12.–Informatikako oinarrizko kontzeptuak: Word testu-tratamendua, Excel kalkulu-orria eta PDF dokumentuak.

Oharra: Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duen legeriari jarraikiz.

4.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian:

www.villava.es

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarkiaren esteka:

Atarrabiako Udalak 2022ko maiatzaren 10eko osoko bilkuran onetsitako lan publikoaren eskaintza, argitaratu zena 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/95/33); geroago, Atarrabiako Udalak aldatu egin zuen irailaren 27ko osoko bilkuran, eta aldaketa argitaratu zen 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/201/19).

6.–Deialdia onesten duen ebazpena:

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 2ko Erabakia.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/ANEXO_II_SOLICITUD_C_OPOSICION_E.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://www.villava.es/eu/noticias/enplegu-publikoa-egonkortzeko-prozesuen-esparruan-oposizio-lehiaketa-bidez-sartzeko-deialdia/

Iragarkiaren kodea: L2214597