237. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Deialdi honen akats zuzenketa: lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Alkatearen azaroaren 16ko 68/2022 Ebazpenaren bidez, IV. eranskina gehitu zitzaion deialdi honi: deialdi bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren iragarkia 2022ko azaroaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Kontuan izanik, batetik, Arbizuko Udalaren enplegu publikoaren eskaintza 2022rako (2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa) eta bestetik, Arbizuko Udalbatzaren osoko bilkurak hartutako erabakia, zeinaren bidez partez atxikitzen baitzaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa).

Deialdiaren oinarriak 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu ziren, azaroaren 14an, baina haietan ez ziren sartu garbitzailearen eta zumbako monitorearen lanpostuetarako gai-zerrendak.

Izan ere, 2022ko urriaren 20ko osoko bilkuran onetsitako gai zerrendak ez ziren sartu iragarkian, eta akats hori zuzendu beharra dago.

Horiek horrela, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 319.1. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan, argitaratutako deialdiaren oinarriei eranstea oposizio-lehiaketako lanpostuei dagozkien gai-zerrendak (IV. eranskina).

Bigarrena.–Interesdunek izena emateko epea luzatzea. 15 egun izanen dituzte, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Horrela adierazi, agindu eta sinatzen dut.

Arbizun, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

IV. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Garbitzailea:

1.–Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak. Garbiketa produktuak. Produktuen etiketetan erabiltzen diren sinboloen esanahia.

2.–Garbiketa sistemak.

3.–Logelak garbitzea.

4.–Arbizuko kale-izendegia.

5.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. Langile motak. Hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.

6.–Garbiketa lanetan hartu beharreko prebentzio neurriak.

7.–Produktu kimikoak.

Zumbako monitorea:

1.–Zumbaren onurak.

2.–Zumba programaren zientzia. Ariketa moten fisiologia. Entrenamendu mota desberdinen onurak. Zumba programaren fisiologia.

3.–Beroketa eta erlaxazioa.

4.–Zumbaren formula eta oinarrizko urratsak.

Iragarkiaren kodea: L2215450