236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

Lurraren kontribuzioaren 2022ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da Lurraren kontribuzioaren 2022ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2022ko azaroaren 21etik 2023ko urtarrilaren 5a arte izanen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2022ko abenduaren 14an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2022eko azaroaren 15ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2215267