236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko urriaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235.2 artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Noainen, 2022ko azaroaren 9an.–Mankomunitateko burua, Manuel Jesús Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2215285