236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 10ean egindako ohiko batzorde erabakitzailean, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko 2023ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2022ko azaroaren 14an.—Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2215180