236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sorladako Udalak, 2022ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Sorladan, 2022ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2215368