236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Akats zuzenketa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

2022eko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 3an, argitara eman zen 2022ko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespena. Hartan akatsak bazirela oharturik, 2022ko ekainaren 8ko osoko bilkuran zuzendu egin da. Hona hemen zuzenketa:

Kontratatutako langileen izenen zerrendan, honako hau dioenean:

"María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala lanaldi partzialean (30 ordu astean, lanaldi osoaren %81,81). Maila: C. Antzinatasuna: 2011ko ekainaren 1a. Egoera: jardunean. Izaera: administrazio-kontratua".

Honela behar du:

"María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala lanaldi partzialean (30 ordu astean, lanaldi osoaren %81,81). Maila: C. Antzinatasuna: 2001eko ekainaren 1a. Egoera: jardunean. Izaera: lan-kontratu mugagabe ez finkoa, lanaldi partzialean".

Olaibarren, 2022ko azaroaren 17an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2215410