236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2023ko plantilla organikoaren hasierako onarpena

Etxalarko Udalak, 2022ko azaroaren 17an egindako bilkuran, hasiera batean onartu zuen 2023. urteko plantilla organikoa.

Onartutako plantilla Idazkaritzan jarriko da ikusgai, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Etxalarren, 2022ko azaroaren 18an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2215435