236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Gobernu Batzarreko kide batzuk kargutik kentzea eta beste batzuk izendatzea

Alkatearen 2022ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

1.–José Luis Gómez Garcíak eta José Luis Aguado Martínezek aurkeztutako dimisioak onartzea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide kargutik kentzea.

2.–Sandra Calvo Diaz eta María Del Coro Rueda Pascual zinegotziak izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide.

Aplikatzekoa den araudia: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (23. artikulua).

Cascanten, 2022ko azaroaren 11n.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2215170