236. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkateordeak kargutik kentzea eta beste batzuk izendatzea

Alkatearen 2022ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

1.–José Luis Gómez García eta José Luis Aguado Martínez kentzea, hurrenez hurren, Cascanteko Udaleko bigarren eta hirugarren alkateorde karguetatik.

2.–Sandra Calvo Diaz izendatzea Cascanteko Udaleko bigarren alkateorde.

3.–María del Coro Rueda Pascual izendatzea Cascanteko Udaleko hirugarren alkateorde.

Aplikatzekoa den araudia: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (23.3. artikulua).

Cascanten, 2022ko azaroaren 11n.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2215169