1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2660E/2022 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Ospitaleetako Batzordearen osaera aldatzen duena.
Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.
Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.
Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.
Batzordeko kide den Idoia Valencia Venys andrea ez da orain batzordearen esparrukoa. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 2ko 1338E/2022 Ebazpenaren bidez izendatu zuen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak Sergio Arrondo Garrido jauna proposatu du Iruñeko Ospitaleetako Batzordeko kide izateko.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Idoia Valencia Venys andrea, Iruñeko Ospitaleetako Batzordeko kidea, kargutik kentzea.
2. Sergio Arrondo Garrido jauna Iruñeko Ospitaleetako Batzordeko kide izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.
Horrenbestez, honako hauek osatzen dute Iruñeko ospitaleetako Ebaluazio Batzordea:
Batzordeburua:
–Marta Ancín Pagoto andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 30eko 388E/2015 Ebazpenaren bidez izendatua.
Kideak:
–Estela Aguirre Compes andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Virginia Ayarra Ullate andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Felipe Garro Ozcoidi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Nuria Chivite Fernández andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1036/2013 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Miguel Ángel González Perote jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 940E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Sergio Arrondo Garrido jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.
Idazkaria:
–Fernando Agreda Lizaldez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 852E/2022 Ebazpenaren bidez izendatua.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.
Iruñean, 2022ko azaroaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.
Iragarkiaren kodea: F2215259