235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

2022. urteko jarduera ekonomikoen gaineko zerga

Aditzera ematen da 2022ko azaroaren 10tik abenduaren 23ra izanen dela jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2022ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko abenduaren 23an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2022ko azaroaren 8an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2214930