6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
ALTSASU
Pasabideen gaineko 2022ko kuotak borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko abenduaren 30ean bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko pasabideen gaineko 2022ko kuotak.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2022ko azaroaren 25ean kargatuko dira kontuan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2022ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2215176