235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04397 NL espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: S.C. KORTARIA (Antonio Arburua Echeverria, Julen Arburua Jiménez eta M.ª Asunción Jiménez Mújica).

Helbidea: Kortariko borda baserria, Orabidea auzoa z/g, Lekaroz, 31795-Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Tximista-1/0100/040/030.

Eskatutako emaria: 0,001 l/s-koa.

Tokia: Altsu parajea.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: industria-erabilera Kortariko Gasnak gaztandegian.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko ur-bilketa kutxatila baten bidez egiten da. Kutxatila horretatik hodi bat abiatzen da 1.000 l-ko edukiera duen ponpaketa-ontzi bateraino, eta hortik ura igotzen da ura biltegiratzeko eta tratatzeko ontzira, 10.000 l-ko edukiera duena, eta handik gaztandegira bideratzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko azaroaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2214905