235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-674

Industria Navarra de Envolturas Celulósicas SAk (VISCOFAN) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Industria Navarra de Envolturas Celulósicas SA (VISCOFAN).

Xedea: Baimena, Viscofanetik Aragoi ibaiaren ibilgura isurtzeko kolektorea luzatzeko lanetarako.

Ur-ibilgua: Aragoi ibaia.

Udalerria: Kaseda (Nafarroa).

Eginen diren lanen xedea da egungo isurketa-kolektoreak luzatzea, 15 metroko luzerako bi kondukzio (PEAD, 630 mm-ko diametrokoak) eta amaierako puntuan babes-hegalak instalatuz, isurketa-puntua Aragoi ibaiaren beheko uren ibilgura hurbiltzeko, Ingeniería Proyectos Navarra enpresak 2022ko abuztuan egindako aurreproiektu honetan idatzitakoaren arabera: "Haragi-bilgarri artifizialak ekoizteko fabrikak Aragoi ibaian duen isurketa-puntua aldatzeko aurreproiektua".

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2214954