235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-753

Erdialde-Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Erdialde-Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Untzueko saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Artusia erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Untzue (Nafarroa).

Lanen xedea da araztegia handitzea, sarrera-irteeretako kolektoreen azken zatia berritzea eta hornidura hodi bat paratzea, 2021eko uztailean Contec Ingeniaría Arquitecturak egindako proiektu honen arabera: "Untzueko (Nafarroa) hondakin-uren araztegirako proiektua". Herriko isurketak 10.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta honela tratatuko da: aldez aurreko Imhoff tanga, iragazki biologikoa, dekantagailua eta hezegune artifiziala.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urriaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2214924