235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda egiteko, aldi baterako bete dadin Akordeoiko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostua. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 11ko 2318. Ebazpenaren bitartez onetsi zen onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, Akordeoiko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostuan (B maila / taldearekin parekatua) aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdi hori 2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13an.

Akatsak zuzentzeko epea bukatuta, honako hau ebatzi da:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

1. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko izangaiak: batere ez.

2. Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

ARPÓN MARTÍNEZ, JULIO

Bigarrena.–Onarturiko izangaiari jakinaraztea ezen, deialdiaren 4.5 oinarriarekin bat etorrita, epaimahaiak erabaki duela saio bakarrean egin daitezen lehen ariketa (teoriko-praktikoa) eta bigarren ariketa (praktikoa). Hala, lehen ariketa eginen da 2022ko abenduaren 12an, ostirala, 9:00etan, eskola-kontserbatorioko 19. ikasgelan, eta bigarren ariketa, 2022ko abenduaren 12an, jarraian, eskola-kontserbatorioko ganbara-ikasgelan (Mercadal plaza 7, Tutera).

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, Udalaren webgunean (www.tudela.es) ikusten ahalko da, lan eskaintzen ataleko deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2022ko azaroaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2215209