235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdi murriztua, mantentze-lanetako ofizialen lanpostuak oposizio bidez betetzeko. Langileen izendapena

Alkatetzaren abuztuaren 11ko 906/2022 Ebazpenaren bitartez, zeina argitaratu baitzen abuztuaren 25eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuen Arloan mantentze-lanetako ofizialen lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdi murriztuaren oinarriak onetsi ziren.

Alkatetzaren 1273/2022 Ebazpenaren bidez, Burlatako Udaleko mantentze-lanetako ofizial izendatu dira, 2022ko azaroaren 16ko dataz, Ángel Melero Agramonte (plantillan 5.3 zenbakia duen lanpostua) eta Guillermo Merchan Sánchez (plantillan 5.4 zenbakia duen lanpostua); hori guztia, deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz.

Burlatan, 2022ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2215287