235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

397E/2022 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita aldatzea Leitzako udal mugartean burdinazko, silizio karburozko eta aluminiozko briketak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak. Instalazioaren titularra José Larrañaga SA da.

Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuz emana; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1.b) taldean.

2022-05-05ean, titularrak eskatu zuen ken zezatela kubilote-hautsaren hondakinaren kudeaketa, eta horrek instalazioan hondakin arriskutsuak kudeatzeko aukera kentzea dakar berekin. Aldaketa horrek ez dakar aldaketarik instalazioetan, eragiketa-aldaketa bat baino ez delako.

Aurreikusitako aldaketa horren ondorioz, instalazioak, kontuan harturik zer hondakin kudeatzen dituen, ez du ingurumen baimen integratuaren araubidea bete beharrik izanen, eta ingurumen baimen bateratuaren araubidearen mende geldituko da, zeina Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean arautua baitago.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onartzea Leitzako udal mugartean burdinazko, silizio karburozko eta aluminiozko briketak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra José Larrañaga SA da.

Bigarrena.–Bere horretan mantentzea instalazioari eman zitzaion ingurumen baimen integratuan hondakin uren isurketei dagokienez jasota dauden baimenen indarraldia, ebazpen honetan xedatutakoari aurka egiten ez dioten heinean. Instalazioaren ingurumen baimen integratu hori Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 1467/2003 Ebazpenaren bidez eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 378E/2015 Ebazpenaren bidez eman zen.

Hirugarrena.–Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan hondakin arriskutsuen azken kudeatzaile gisa duen baimena kentzea, 15G01149014462004 erregistro-zenbakia duena, eta, aitzitik, Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroaren arabera instalazioaren hondakinak kudeatzeko dituen beste baimen hauek mantentzea: hondakin ez-arriskutsuen azken kudeatzaile gisa duen baimena (5G04149014462004 erregistro-zenbakia), eta hondakin ez-arriskutsuen biltegi gisa duen baimena (15G05149014462020 erregistro-zenbakia).

Kudeatzen ahal dituen hondakinak eta hondakin horiek tratatzeko egiten ahal dituen eragiketak ebazpen honen eranskinean ageri dira. Halaber, titularrak hondakinen kudeaketan izandako edozein aldaketa jakinarazi beharko dio Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari. Baimenak zortzi urteko indarraldia izanen du, eta automatikoki berrituko da beste horrenbeste urteko aldietarako, Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 8ko 7/2022 Legearen 33. artikulua aplikatuz (Hondakinak biltzeko eta tratatzeko eragiketen baimena).

Baimendutako entitate batek ustiatu beharko du instalazioa, Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 33.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Entitate horri baimena eman beharko dio haren egoitza soziala dagoen autonomia erkidegoan ingurumen arloko eskumena duen organoak.

Laugarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak edo bukatutako produktuen kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen integratua ematen duen espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea José Larrañaga SAra eta Leitzako Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 8an.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Pedro Zuazo Onagoitia Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F2215067