235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

79/2022 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310321 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena, Fitosanitarios y Semillas Arrondo SLren izenean jartzeko (IFZ: B31949928).

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2022ko urriaren 19an, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310321 zenbakiarekin inskribatutako Comercial Ramón Corera ekoizlearen baimenaren titulartasuna aldatzeko, Fitosanitarios y Semillas Arrondo SLren izenean (IFZ: B31949928) jar dadin, titular berria baita.

Eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu du eskabidearekin batera:

–Enpresaren IFZren kopia.

–Jardueraren errentamendu-kontratua.

Landareen Operadore Profesionalen Erregistroa ezartzen eta arautzen duen azaroaren 30eko 1054/2021 Errege Dekretuaren 13. artikuluan, 9. taldeko (zerealak) ekoizle ugaltzaile gisa baimentzeko baldintzak ezarrita daude.

Errentatzaileak egungo ekoizlearen baliabide guztiak ditu:

–Instalazioak: hazietarako eta haziak ez diren aleetarako biltegiak, eta produktu fitosanitarioak banatzeko nabea.

–Tresneria: zereal-haziak hautatzeko makina, pala kargatzailea, etab.

Gainera, ekipoak eta haziak kontrolatzeko eta funtzionatzeko baliabide teknikoak eta giza baliabideak daude.

Ez da beharrezkoa izan instalazioak eta ekipoak ikuskatzea, jarduera ez baita inoiz eten.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaera horren arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, hori guztia bat etorriz Zereal haziak kontrolatu eta ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoarekin.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310321 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titulartasuna aldatzeko, Fitosanitario y Semillas Arrondo SLren izenean jar dadin. Titular berriak helbide hau dauka: Altos del Molino parajea, 6. poligonoa, 380. lurzatia, 31330 Alesbes (Nafarroa).

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko azaroaren 10ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2215078