1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
237E/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez, Arellanoko Udalak eskatuta, zuzendu egiten baita Arellanoko Udal Planean atzemandako akatsa, UA29 unitatearen hirigintza-fitxa gehituz.
Arellanoko Udalak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari eskatu dio bere udal planean antzemandako akatsa zuzentzeko. Izan ere, UA29 unitateari dagokion "Hirigintza Fitxak" izeneko dokumentua falta da.
Egiaztatu da hirigintza-fitxa falta dela, bai Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistemaren (SIUN) formatu digitalean, bai Nafarroako Gobernuko Planeamenduaren Erregistroan paperean dagoen behin betiko dokumentu eginbidetuan. Eta egiaztatu da egitezko akats material bat dela, testu bategina egitean gertatu dena; izan ere, UA29 unitatearen fitxa jasota dago Udalak behin-behinean onetsitako dokumentu teknikoan, eta, ondorioz, baita Arellanoko udal plana behin betiko onesteko asmoz Ingurumeneko, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren urtarrilaren 21eko 74/2003 Foru Aginduaren bidez onetsitakoan ere.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena, egokitzat jotzen da antzemandako akatsa zuzentzea.
Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Arellanoko Udalak eskatuta, Arellanoko Udal Planean atzemandako akatsa zuzentzea, UA29 unitatearen hirigintza-fitxa gehituz.
2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Foru agindu hau Arellanoko Udalari igortzea, ezagutu eta aplika dezan, eta, zehazki, dagokion hirigintza fitxa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan, indarrean sar dadin.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2022ko azaroaren 10ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2215228