235. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostua prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendatik kanpo uztearen aurkakoa. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 2131/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen zerrenda hori.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2097/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostua hautapen proben bidez betetzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu eginkizunetan aritzeko eta bestea aldi baterako kontrataziorako. Deialdi horretan, Ignacio Martínez Oses jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostua prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendatik kanpo uztearen aurkakoa. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 2131/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen zerrenda hori.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko azaroaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2215364