234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

71E/2022 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 67.944,79 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 16ko 13E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan. DDBN identifikazioa: 610953.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak otsailaren 16an emandako 13E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi bat, 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitarte nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko beste lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat; orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 450.000,00 euroko gastua baimendu zen deialdiari aurre egiteko, 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Kirol erakundeak; akordioak eta laguntzak" izeneko A50002 A5120 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura.

Deialdi horretarako onetsitako hasierako gastua 450.000,00 eurokoa izanik, 4. oinarri arautzailean (I. eranskina) ezarri zen, orobat, aipatutako partidan aurrekontu erabilgarririk izanez gero 2022ko ekitaldian zehar, deialdian aurreikusitako gastua handitzen ahalko zela 75.000,00 euro gehienez ere.

Kontuan harturik litekeena dela gaur arte deialdi honetarako erabili ez den saldoa nahikoa ez izatea aurkeztu diren dirulaguntza eskaera guztiei erantzuteko, bidezkoa da orain handitzea Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 16ko 13E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntzen deialdiari erantzuteko hasiera batez baimendutako gastua.

Hori baino lehen, konpromisotik kendu dira 67.944,79 euro, aipatutako A50002 A5100 4819 336109 partida ekonomikoaren kargura lehendik konprometitu zirenak, NKIko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren irailaren 20ko 58E/2021 Foru Aginduaren bitartez onetsitako deialdiari erantzuteko, honi alegia: norgehiagokako araubideko dirulaguntzen 2022ko deialdia, Nafarroako kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat, 2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizial ez-profesionaletan parte hartzen duten taldeengatik.

Konpromisotik kendutako diru-kopuru hori, 67.944,79 eurokoa, erabilgarri dago partidan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen arabera, eta erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Guztira, 67.944,79 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 16ko 13E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kirol Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2022ko urriaren 31n.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2214507