234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa.
A/31/04445 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Beteluko Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Araxes.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ARAXES-1/0400/140.

Udal-mugartea eta probintzia: Betelu (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Jarduketen helburua da bi ibilguetatik garraiatutako materiala kentzea, ur maila gutxitzeko. Jarduketak 60 metro inguruko luzera duen tarte bati eragiten dio; ibilguaren zabalera 10 eta 15 metro artekoa da, eta batez beste metro bateko altuera du. Sarbide gisa arrapala bat prestatuko da.

Ateratzen den materiala udalerriko bideetako zorua betetzeko eta hobetzeko erabiliko da. Azkenik, sartzeko arrapala kendu eta ibaiertzak leheneratuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beteluko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko azaroaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2214615