234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Lesakako Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko azaroaren 9an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lesakako Udal Plana eraikitzeko udal ordenantzaren aldaketa, 78., 86. eta 96. artikuluen edukiari dagokionez (finken itxiera).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2022ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2215012