2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERGA
Hiri-jarduketarako plan berezia San Martín kaleko 5. zenbakian. Hasierako onespena
Udal honek, 2022ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Lergako San Martin kaleko 5eko hiri-jarduketarako plan berezia. Plan horren sustatzailea Blas Garayoa Ojer da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan editatutako egunkarietan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lergan, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.
Iragarkiaren kodea: L2215312