234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 891. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren irailaren 22ko 2022-1248 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko Itaroa urbanizazioa kaleko 178. zenbakian (2. poligonoko 891. lurzatia). Sustatzailea Leticia Senra Carreira da. Xehetasun-azterketa hori jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Agiri hori interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://huarte.sedelectronica.es).

Uharten, 2022ko azaroaren 11n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2215201