234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-antolamenduko plan orokorreko 3. banaketa eremua birpartzelatzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 17an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Lizarrako hiri-antolamenduko plan orokorreko AR 3 (Merkatondoa) banaketa eremua (Udalaren Hirigintza Planeko APA 2) birpartzelatzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 151. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik paratu, tramiteko egintza delako.

Lizarran, 2022ko azaroaren 17an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2215479