234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROKO KONTZEJUA

Mugaketa administratiborako espedientea, 30 partzela, 4 poligonoa. Jendaurrean jartzea

Jakinarazten dizut Erroko Kontzejuko Osoko Bilkurak, besteak beste, erabaki hau hartu zuela, hitzez hitz honela dioena:

1. Erroko 4. poligonoko 30. lurzatian azalera pribatuen eta lurzati horretan sartutako azalera publikoen arteko mugaketa egiteko espedientea hastea.

2. Dagokion peritu-txostena onartzea, eta espediente osoa Patxi Ibarrola Errori eta María Luisa Erro Euguiri helaraztea, hilabeteko epea emanez alegazioak egin eta bidezko eskubide eta interesak defendatzeko egokitzat jotzen dituzten agiriak aurkez ditzaten. Erroibarko Udalari erabaki honen berri ematea.

3. Mugaketa-lanak 2023ko urtarrilaren 25ean egingo dira, 10:00etan, Erroko 4. poligonoko 30. lurzatian.

4. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Erroko Kontzejuko iragarki oholean.

Erabaki honi dagokionez, kasuari dagokion espedientea eta peritu-txostena eskuragarri jartzen dizkizuegu, Erroko Kontzejuko idazkariarekin harremanetan jarriz 660-323236 telefonoan (Isidro Murillo) edo posta elektronikoz eskatuz: concejoerro@gmail.com.

Erron, 2022ko azaroaren 7an.–Kontzejuburua, Pablo Itulain Urrutia.

Iragarkiaren kodea: L2215108