234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, 2022-2023an eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak diruz laguntzeko. Laburpena

DDBN (Identif.): 659104.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/659104).

Xedea: deialdi honen xedea eta helburua ikasturtean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko dirulaguntzak ematea da, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko ekimenei euskarria emateko.

Onuradunak: dirulaguntza eskatu ahal izango dute Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek, Burlatan egoitza duten eta hezkuntza-lana sustatzen duten elkarteek, baldin eta baldintza orokorrak betetzen badituzte eta legeak ezartzen dituen debeku-arrazoietan sartuta ez badaude.

Epea: eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia iragartzen denetik kontatzen hasita.

Burlatan, 2022ko urriaren 25ean.–Alkatea, Ana Góngora Urzáiz.

Iragarkiaren kodea: L2215281