234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren irailaren 7ko 394/2022 Ebazpenaren I. eranskinarena. Ebazpen horren bidez, jarraibideak onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako, Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetako eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola kontseiluak hautatzeko, eratzeko, haien zati bat berritzeko eta haietan hutsik dauden tokiak betetzeko.

Ebazpen hori 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11koan. Euskarazko bertsioan, I. eranskineko 2.d) atalean, akats bat atzeman da eta iragarki honen bidez zuzentzen da.

Honako hau dioen tokian: "2. erdia (3 irakasle, 1 aita/ama eta AZL bat)".

Honako hau behar du: "2. erdia (3 irakasle, 2 aita/ama eta AZL bat)".

I. ERANSKINA

Eskola kontseiluak hautatzea, haien zati bat berritzea edo sektoreak osatzea Lehen Hezkuntzako, Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetan (2022-2023) (DOC).

Iruñean, 2022ko azaroaren 14an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2215212