234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1114E/2022 EBAZPENA, urriaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena honi buruz: "Leitzako Udal Planaren aldaketa 1. poligonoko 494. lurzatian". Leitzako Udala da sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Leitzako Udalak 2022ko ekainaren 28an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 15ekoan.

Aldaketaren xedea da 1. poligonoko 494 A eta B azpilurzatien azpikategoria aldatzea, baso-lurzoru urbanizaezina izatetik natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzoru urbanizaezina (mendiko larreak) izatera pasatuz.

Herri-jabetzako lurzati bat da, eta, zehazki, A eta B azpilurzatiak lurzatiaren iparraldean daude, eta 18.156,86 m²-ko azalera du guztira. B azpilurzatia barne-bide gisa ageri da, eta Sakulu auzoko etxebizitza baten mugakidea da; A azpilurzatia, berriz, abeltzaintza-aprobetxamendua duen iratze bat da. Bi azpilurzati horiek iparraldera begira dagoen malda handiko mendi-hegal batean daude.

Proposamena lurraren ezaugarrietara eta erabileretara egokitzen da; are gehiago, lurzatia Leitzako herri-lurretako larre-baliabideak antolatzeko proiektu baten eremuaren barruan dago.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du behar bezala bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta txostena eman du.

Adierazitakoari jarraikiz, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak baliatuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumenaren gaineko ukipenik ez duela iritzita, ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz: "Leitzako Udal Planaren aldaketa, 1. poligonoko 494. lurzatian". Leitzako Udala da sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Leitzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urriaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2214502