234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

134/2022 EBAZPENA, urriaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen okupazio aurreko aktak egiteko dei egiten baita: erdi tentsioko instalazio elektrikoa, Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udal-mugarteetan (SAT11317).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 6ko 236/2022 Ebazpenaren bidez, proiektu hau onetsi zen: "Corella-Fitero izeneko ZBko 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea eta "Larrate-Fitero" izeneko 13,2 kV-eko aireko linearena", Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udal mugarteetan; horrekin batera, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cintruénigo, Corella eta Fiteroko alkateei, edo haiek eskuordetutako zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udaletxeetan, 2023ko urtarrilaren 18an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cintruénigo, Corella eta Fiteroko udaletxeetako iragarki tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2022ko urriaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2214273