234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

124/2022 EBAZPENA, urriaren 3koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: "Corral del Molino I haize-parkea" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako proiektua, Corella, Castejón eta Tuterako udal-mugarteetan. (II. zatia).

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 73/2022 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa eman ziren "Corral del Molino I haize-parkea" izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako, Corella, Castejon eta Tuterako udal-mugarteetan; parkea 4 haize-sorgailuk osatuko dute, eta 23,2 MW-eko potentzia izanen du guztira.

2022ko irailaren 15ean, Renovables del Cierzo SLUk desjabetze espedienteari hasiera emateko eskaera egin zuen, hasitako espedientean sartu gabeko lurzati batzuk gehituta.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Corellako alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Corellako udaletxean, 2023ko urtarrilaren 11n.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Renovables del Cierzo SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corellako Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.

Iruñean, 2022ko urriaren 3an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2213256