234. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

72E/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, aldatzen duena apirilaren 1eko 41E/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita digitalizaziorako inbertsioak egin dituzten Nafarroako kirol erakundeei eta kirol sektoreko zerbitzu enpresei eta norberaren konturako langileei dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN identifikazioa: 618934.

Kultura eta Kiroleko kontseilariaren apirilaren 1eko 41E/2022 Foru Aginduaren bidez digitalizaziorako inbertsioak egin dituzten Nafarroako kirol erakundeei eta kirol sektoreko zerbitzu enpresei eta norberaren konturako langileei dirulaguntzak emateko deialdia onesten da.

Foru agindu horretan bi aurrekontu-kreditu baimendu ziren, bakoitza 400.000 eurokoa, 2022ko aurrekontuetako 2 partida hauen kontura: A50002-A5100-7819-336118 [PEP: E-22/000437-01]: REACT Nafarroako kirol erakundeak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO, eta A50002-A5100-7709-336102 [PEP: E-22/000437-02]: REACT Nafarroako kirol sektoreko enpresak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO.

Deialdi horren kargura laguntzak emateko zenbait ebazpen tramitatu dira:

EBAZPENA

A50002-A5100-7819-336118
PARTIDA (kirol entitateak)

A50002-A5100-7709-336102
PARTIDA (enpresak)

238E/2022 Ebazpena, ekainaren 14koa

290.495,63

45.861,75

283E/2022 Ebazpena, uztailaren 5ekoa

109.504,37

6.363,61

316E/2022 Ebazpena, abuztuaren 12koa

0,00

82.188,80

443E/2022 Ebazpena, azaroaren 3koa

0,00

60.824,66

GUZTIRA

400.000,00

195.238,82

Emandako ebazpenak ikusita, argi dago askoz eskaera gehiago izan direla kirol entitateentzako partidan –kreditu erabilgarria agortzeraino– zerbitzu enpresentzako partidan baino, oraindik kreditu erabilgarria baitu.

Foru aginduan eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatuta (urriaren 10ean), eta ebazteko eskaerarik ez dagoenez, ikusi da 204.761,18 euroko zenbateko erabilgarria dagoela A50002-A5100-7709-336102 partidan, hasiera batean zeuden 400.000 euroko zenbatekotik 195.238,82 euro besterik ez delako eman. Bestalde, aipatutako ebazpenean kirol entitateen 19 eskaera ezetsi dira, partida horretan aurrekontu krediturik ez zegoelako.

Hortaz, gauzak horrela, eta deialdian ezarritako helburua betetzearren, hau da, Nafarroako kirol entitateen digitalizazio maila areagotzeko, proposatzen da Kultura eta Kiroleko kontseilariaren apirilaren 1eko 41E/2022 Foru Aginduaren 3. apartatua eta foru agindu horren eranskinaren 4. oinarria aldatzea, tramite hauek eginda:

–204.761,18 euroko zenbatekoa erabiltzeko baimena kentzea A50002-A5100-7709-336102 [PEP: E-22/000437-02]: REACT Nafarroako kirol sektoreko enpresak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO partidan.

–REACT EU partiden arteko funts mugimendu hau egitea: 204.761,18 euro mugitzea A50002-A5100-7709-336102 [PEP: E-22/000437-02]: REACT Nafarroako kirol sektoreko enpresak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO jatorrizko partidatik A50002-A5100-7819-336118 [PEP: E-22/000437-01]: REACT Nafarroako kirol erakundeak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO xede-partidara.

–204.761,18 euroko zenbatekoa erabiltzeko baimena ematea A50002-A5100-7819-336118 [PEP: E-22/000437-01]: REACT Nafarroako kirol erakundeak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO partidan.

Foru aginduaren aldaketa honen bidez, tramitatu nahi dira kirol erakundeek apirilaren 1eko 41E/2022 Foru Aginduan hasieran aurreikusitako epean, 2022ko urriaren 10a baino lehen, alegia, aurkeztutako eskaerak, kontuan hartu ezin izan direnak aurrekontu-partidan krediturik ez izateagatik, baina, horretarako, eskaerak aurkezteko epe berririk ireki gabe eta espedienteak tramitatzeko baldintzak aldatu gabe.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, proposatutako aldaketa egokia eta onura publikokoa dela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 204.761,18 euroko zenbatekoa erabiltzeko baimena kentzea A50002-A5100-7709-336102 [PEP: E-22/000437-02]: REACT Nafarroako kirol sektoreko enpresak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO partidan.

2. REACT EU partiden arteko funts mugimendu hau egitea: 204.761,18 euro mugitzea A50002-A5100-7709-336102 [PEP: E-22/000437-02]: REACT Nafarroako kirol sektoreko enpresak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO jatorrizko partidatik A50002-A5100-7819-336118 [PEP: E-22/000437-01]: REACT Nafarroako kirol erakundeak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO xede-partidara.

3. 204.761,18 euroko zenbatekoa erabiltzeko baimena ematea A50002-A5100-7819-336118 [PEP: E-22/000437-01]: REACT Nafarroako kirol erakundeak digitalizatzeko laguntzak. 2014-2020 EGEF PO partidan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kirol Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari. Aditzera ematen da ezen foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2022ko azaroaren 14an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2215260