233. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

398/2019 prozedura

Aditzera ematen dut: ezen irmo geratu dela sala honetan bideratu den 398/2019 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2022ko otsailaren 17an emandako 37/2022 Epaia. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

37/2022 Epaia.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak:Antonio Sánchez Ibáñez jauna, Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 398/2019 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori jarri zen Nafarroako Gobernuaren 2019ko uztailaren 17ko Erabakiaren aurka, zeinak ezetsi baitzuen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 26ko 164E/2018 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (foru agindu horren bidez Atarrabiako udal plan orokorra onetsi zen). Auzi horretan, alderdi hauek parte hartu dute: errekurtso-jartzaile gisa, IONGRAF SA, Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak ordezkatua eta Blas Otazu Amatriain abokatuak zuzendua; demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Foru Komunitateko legelariak ordezkatua eta defendatua, eta, kodemantatu gisa, Atarrabiako Udala, Angel Echauri Ozcoidi prokuradoreak ordezkatua eta Rodolfo Jareño Zuazu abokatuak defendatua. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebatzi du.

Txostengilea Ana Irurita Díez de Ulzurrun magistratu andrea da.

Epaitza:

Partez baiestea Javier Araiz Rodríguez epaitegietako prokuradoreak IONGRAF SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Gobernuaren 2019ko uztailaren 17ko Erabakiaren aurkakoa, berresten baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 26ko 164E/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen Atarrabiako udal plan orokorra; berresten da, zehazki, errekurtso-jartzailearen jabetzako SGV-1 eta SGV-2 antolamendu-unitateei %50eko eremuko koefizientea aplikatzea.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoari jarraituta.

Iruñean, 2022ko urriaren 26an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2214329