233. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

257/2022 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen baita.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 3an emandako 246/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna dutenak, oposizio-lehiaketaren bidezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozedurak onetsi dira, betiere enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Deialdiaren hirugarren oinarriaren 2. atalean, "Eskaera aurkeztea eta formalizatzea" izenekoan, okerreko helbide elektroniko bat jasotzen da. Hauxe da helbide zuzena: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/docentes-estabilizacion-concurso-oposicion-pai-2022.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazioek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren hirugarren oinarriaren 2. atalean atzemandako akatsa zuzentzea. Izan ere, honela dioen tokian: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/docentes-estabilizacion-concurso-oposicion-2022, honako hau esan behar du: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/docentes-estabilizacion-concurso-oposicion-pai-2022.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Iruñean, 2022ko azaroaren 18an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2215452