232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

200C/2022 EBAZPENA, urriaren 17koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Productos Naturales de la Vega SL enpresaren Lodosako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Lodosako Productos Naturales de la Vega SL enpresaren hitzarmen kolektiboko 2021eko eta 2022ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31100271012015), erregistro honetan 2022ko maiatzaren 17an sartu zena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2022ko martxoaren 18an izenpetua eta 2022ko irailaren 13an zuzendua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektibo, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urriaren 17an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Lodosako Productos Naturales de la Vega SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2213927