232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an; jendaurreko aldia igaro eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuak ondorioak izan ditzan.

ERRENTA MAILA (1)

TASA (2)

LGSaren %60tik behera (1)

Ordaintzetik salbuetsita

LGSaren %60tik %75era bitartekoak

10 euro/hilabetea

LGSaren %75etik %90era bitartekoak

Orduaren kostuaren %20 (3,10 euro/ordua)

LGSaren %90etik %105era bitartekoak

Orduaren kostuaren %30 (4,65 euro/ordua)

LGSaren %105etik %120ra bitartekoak

Orduaren kostuaren %40 (6,20 euro/ordua)

LGSaren %120tik %135era bitartekoak

Orduaren kostuaren %50 (7,75 euro/ordua)

LGSaren %135etik %150era bitartekoak

Orduaren kostuaren %60 (9,30 euro/ordua)

LGSaren %150etik %165era bitartekoak

Orduaren kostuaren %70 (10,85 euro/ordua)

LGSaren %165etik %180ra bitartekoak

Orduaren kostuaren %80 (12,40 euro/ordua)

LGSaren %180tik %195era bitartekoak

Orduaren kostuaren %90 (13,95 euro/ordua)

%195 baino gehiago:

Orduaren kostuaren %100 (15,50 euro/ordua)

(1) LGS: une bakoitzean indarra duena.

(2) Orduaren kostua 15,50 eurokoa da. Aldi baterako bajak izaten direnean ospitalean edo egoitzan sartzeagatik edo etxez aldatzeagatik, mantentze tasa bat izanen da, 10 eurokoa hilean."

San Adrianen, 2022ko azaroaren 10ean–Mankomunitateko burua, María Rosario Andráiz Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2215052