232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2022ko 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2022ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2., 3., 4. eta 5. aldaketak 2022ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Uxuen, 2022ko azaroaren 3an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2215025