232. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa, honako deialdi honetan: 2022an dirulaguntzak emateko deialdia, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko eta larrialdiko laguntzetarako

2022ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean, argitara eman zen, akats baten ondorioz, iragarki hau (L2214462 kodea): "Deialdia, dirulaguntzak emateko 2022an, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko eta larrialdiko laguntzetarako. Laburpena". Iragarki hori, baina, lehendik argitaratua zegoen, eta, beraz, ez du baliorik ondorio administratiboetarako.

Tuteran, 2022ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2215119